top of page

Aurten Donostian, OLATU TALKA jaialdiaren barruan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Klarinete irakasleek, ikasleekin kontzertu bat antolatuko dugu eta ekintza honetan ikasle guztiei parte hartzea  gomendatzen dugu.

Bi talde antolatu ditugu:

Alde batetik, Oinarrizko lehenego kurtsoetan dauden ikasleekin talde bat osatuko dugu (33 lagun), eta bestetik helduekin eta hurrengo kurtsoetako ikasleekin beste bat (55 lagun).

Talde bakoitzarekin, piano eta bateria batekin lagunduta, obra batzuk prestatuko ditugu maiatzaren 26-an, arratsaldean (plazak eta ordutegiak zehazteko) denok elkarrekin klarinete emanaldi hau emateko.

Kontzertu hau prestatzeko irakasleok gure klasetan entseguak egingo ditugu, baina denek batera jotzeko 2 entsegu orokorrak izango dira Musika Eskolako Kontzertu aretoan:

  • 2013/05/04 (10:30-12:30)
  • 2013/05/18 (10:30-12:30)

Web-horrialde honetan, kontzertuan joko diren pieza guztien partituren bideoak prestatu ditugu, etxean errazago ikasteko eta gehiago disfrutatzeko.

 

Zuen gustokoak izatea espero dugu

 

bottom of page